ESTUTU - Iritsi da (Bideoklipa)
ESTUTU-Iritsi da "Iritsi da" abestiaren bideoklipa, laster kaleratuko den "Errebeldia hasi da" diskari dagokiona. Irudi hauek Elorrixoko Gaztetxean grabatutakoak dira, 2020ko urtarrilean. Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen; Pulpo, Teo, Fus, Ibailo, Herketz, Unax, Letona, Txaber, Peio, Mitxel, Jurgi eta Unairi. Eta nola ez, Josu, Ainhoa eta Landerri, bideoklip hau aurrera ateratzen lagundu izanagatik. LETRA: Lokal barruan hasi zen dena, adin berbereko kuadrilla. Gaztetxean, nagusien harrera, lagunekin egon eta ondo pasa. Astelehen guztiak, bariku gauak, gure buruak nekatu nahian. Gogo handia, ezinegona, zapatu gaua iritsi da! Hau hasiera ote da, kaleko mutilak gara, zuen denon laguntzagaz kristonak montatzera. Hau geldi egotea ezinezkoa ote da zuen gogoak sortzeko altxatu! Gaztetxeko anaiak bihotz-bihotzez zuen indarra nabari da. Ez dugu ahaztuko inoiz, sekula, momentu honetako oroitzapenak. ABESTI HAU GAZTETXEKIDE GUZTIENTZAT DIHOA, BIHOTZ BIHOTZEZ!!!
Download
0 formatsNo download links available.